Jantoki zerbitzua, zerbitzu bat baino gehiago da, ikasleen elikadura zaintzeko, osasun ohitura osasungarriak hedatzeko eta autonomia lantzeko espazioa da.
Ikastetxean, ikasle guztiek arreta edo atentzio zuzena izaten dute beraien begiraleen aldetik. Beraientzat erreferenteak diren pertsona hauek, giro atsegin eta hurbilean, besteak beste, elikadura osasuntsua, mahai tresnen erabilera zuzena eta garbitasun ohiturak erakusten dizkiete.
Bazkariaren prestakuntzan erabiltzen diren lehengaietan arreta berezia jartzeaz gain, ikastetxeko sukaldariak bertan sukaldatzen ditu eguneko janariak. Gure menuak ASKORA enpresako nutrizionistak presta edo antolatzen ditu, betiere, kontsumo arduratsu eta jasangarri batean oinarrituta.
Horrez gain, intolerantziak eta alergien tratamendua ere kontu handiz zaintzen dugu, kasu bakoitzari egokitutako menuak prestatzen ditugu, intolerantzien eta alergikoen gestiorako protokoloa dugu.
Email-a: sagradocorazonbermeo@askora.
Pasahitza: scorb10375