Ikasleak pozik etortzen dira ikastetxera; irakasleen hurbiltasun eta prest egoteari esker, eta baita leku hau ikasteko lekurik onena izatea egiten duten guztiei esker, inguru atsegin bat lortu dugu ikas-komunitate guztiaren artean. Arreta handia jartzen dugu ikasleen emozioen kudeaketan, horretarako irakasle taldea etengabeko formazioan dago murgilduta.
Hizkuntzak elkarlanean ditugu, eta euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, ikastetxean lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak bildu eta haien trataerari koherentzia ematen dion markoa litzateke guretzat arnasbidea.
Gure indarguneetako bat, familiekin daukagun erlazio hurbila eta beraien umeen hezkuntzan jartzen dugun inplikazioa dira. Ikas-komunitate batu eta norabide zuzen eta argian sinisten dugu. Irakasleek oso ondo ezagutzen dituzte umeak eta familiarekiko hurbiltasunak posible egiten du umeen garapenaren feedback iraunkorra edukitzea. Familiei erraztasuna ematen zaie, irakasleekin komunikatzeko baliabideak zabalduz, edozein unetan ikastetxeko plataformaren bidez kontaktuan jarri daitezke edota hitzorduak hartu, baita edozein kezka edo arazo konpontzeko aurrez-aurreko uneak eskainiz . Txikitxoen kasuan familia eta irakaslearen arteko erlazioa egunerokoa da, umea utzi edo bila etortzen diren unea aprobetxatuz.
Ikaslearen prestakuntza integralean sinisten dugu. Beraz, jarduera akademikoaz gain, beste hainbat ekintza burutzen ditugu ikasleen profil osoa osatzeko:
Erasmus+
Zaharren egoitza
Lehen hezkuntzako 3. mailatik ikasle bakoitzak bere dispositibo digital propioa dauka. Ikasgela guztiek daukate arbel digitala.
Azken urteotan ikastetxeak apustu gogorra egin du, espazio erakargarri eta aberatsak sortzeko asmotan, gure haurren garapenera egokitzen direnak eta era askotako proposamenak ahalbidetzen dituztenak.