Gogoratuko dozuen moduan, azaroaren amaieran EUSKARALDIAri hasiera emon geuntson, eta 11 egunetan zehar norberaren ohituren inguruan hausnarketa egin eta jarrerak aldatzen ahalegindu ostean, orain bai benetako EUSKARALDIAN gagozala, ez daigula ahaztu zer garan eta nora heldu gura dogun. Horregatik, badakigu bidea zein dan!
EUSKARALDIA eta Euskera Eguna, egia esan festa giroan igaro genduzan, momentuak eta ekimenak merezi eben eta! Ba, horren adierazgarri hurrengo montaia laburra prestatu dogu. Zuon gustukoa izan dalakoan,
Hurrengora arte!