1902ko abenduaren 15ean heldu ziran Karitateko Vedruna Karmeldarrak Bermeora Udaletxeagaz urte biko negoziazioak egin ondoren. Lehenengo ikastetxea, Intxausti kaleko 1 zenbakiko lehen pisuan sortu zan eta bekadun 50 neskagaz hasi ziren lanean
1904ko azaroaren 21ean, ikastetxe barria zabaldu zan, “Jardiñe” izeneko parajean; herriaren goikaldean. Eraikina Pedro Ispizua bermeotarrak diseinatu eban. Ikastetxe barrian bekadun 200 neska eta odaindutako gitxi batzuk ibili ziran.
Ondoren, eliza eraiki zan (Ispizuarena hau ere) eta bera koroatzen, Joaquín Lucarini arabatarrak egindako Jesusen Bihotzaren bost metroko eskultura monumentala kokatu zan, 20 metroko torre baten gainean..
1966an ikastetxea ekialde eta iparraldetik sarratzen dauan eraikina egin zan eta…
1998an, lehen eraikuntzaren ondoan beste eraikin bat altzaten da.
Hasiera baten ikastetxea neskentzat bakarrik ba zan, urteak pasa ondoren mutilentzat ere zabaldu zan. Gaur egun 650 ikasle baino gehiago dauka.
2007-08 ikasturtetik aurrera Bizkaiko Eleizbarrutiko Ikastetxeak sarean parte da.
Ikastetxetik hainbat ikasle igaro dira, eta euretariko batzuk ospetsuak izatera heldu direlarik euren zereginkizunetan.