Orduz kanpoko ekintzek ikaslearen erabateko garapena eta hezkuntza formala konplementatzea dute helburu, taldeko ekintza dibertigarri eta motibagarriak bideratuz eta aisiaren aprobetxamendu osoagoa eskainiz.
Ikasturte honetan eskainitako ekintzak hauek dira:
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN LABURPENA
● GORPUTZ ADIERAZPENA: ohiko jokoak (zelai errea, aulkien jolasa…),
dantzak…
● YOGA ETA MINDFULNESS: koordinazioa, lasaitasun emozionala,
kontzientzia, malgutasuna, norberarenganako ziurtasuna suspertu eta garatu.
● ESKULANAK: naturako elementuekin eta birziklatutako materialak erabiliz
eskulanak eta artelanak egin. umeei motrizitate fina garatzen lagundu,
zehetasuna (plastilina, gomak,
● GOMA EVA: “goma eva” erabiliz eskulanak egin.
● MAHAI-JOKOAK:
○ Haur Hezkuntzan: Bikote kartak,3 ilaran, Dobble kids, Lehen fruitu baratzea, Ipurtargia…
○ Lehen Hezkuntzan; Nor da nor, Damak, Partxisa, “conecta 4”, kartak, dominoa.
● PSIKOMOTRIZITATEA: koordinazioa, oreka, mugimenduak lantzeko ariketa desberdinak (saltoak, zirkuitoak, biraka…).
● MULTIKIROL: kirol ezberdinak ezagutzeko aukera: saskibaloia, eskubaloia,futbola…
● GIMNASIA ERRITMIKOA: balleteko, gimnasiako eta dantzako osagaiak nahasten dituen kirol diziplina da.
● PATINAJEA: patinekin ibiltzen ikastea edo hobetzea (gomazko gurpilekin). Ikasle bakoitzak bere patinak ekarri behar ditu.
● BREAK-DANCE INGELESEZ: Hip-hop kulturaren dantza nagusia ezagutu mugimendu akrobatiko eta erritmikoak landuz.
● JAZZ-FUNK: Hip-hop eta jazza konbinatzen dituen dantza genero honetan hainbat koreografia ikasi. Gernikako “ROSS DANTZA ESKOLA”-ko kide bat etorriko da ikastetxera ekintza emateko.
● SUKALDARITZA: elikadura on baten garrantziaz jabetzeko aukera izango da era dibertigarri eta parte hartzailean elikadura arduratsu, kontziente, osasuntsu eta iraunkor baten giroan lan eginez. Beharrezko tresna eta elikagaiak eguneroko errezetak burutzeko prezioaren barne dagoz.
● TXIKIRRITMO: Gorputza adierazpiden gisa erabiltzea, bai mugimendu librean bai antolatuan (dantza eta koreografia errazak).
● MARRAZKETA DIGITALA: Hezkuntza digitala eta ikus-entzunezkoen sorkuntza.
● EUSKAL IPUIN ETA KANTAK: Euskal kanta eta ipuinen munduan murgildu jolasaren bidez komunikazioa eta baloreak lantzeko.