Sagrado Corazón

Eguaztena 29 eta barikua 31 Euskadi Txirrindularitza Fundazioari esker Lameran bizikleta ikastaroa izango dute LH5 eta DBH1eko ikasleak goizeko 10:00etan.

Euskadi Txirrindularitza Fundazioak badaki Europar Batasunaren sorrerak, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa bere gain hartuko duela. Gure gizartea bizimodu osasuntsuaz  eta  ekologiaren errespetuaz gero eta arduratuago dagoenez, pentsatzekoa da, bizikleta garraiobide eta ibilgailu izan daitekeela.

Bada, helburu horiek kontutan izanda, gazteenei txirrindularitza ezagutarazi beharra ahaztu gabe (txirrindularitza zentzu zabalean, ez bakarrik lehia legez) Euskadi Txirrindularitza Fundazioak, sortu zeneko printzipioetako bat gauzatu du Aula Pedagogikoa  sortzearekin batera. Ikastaro hauen helburua zera da, bizikleta erabiltzeko, bizikletaz gozatzeko eta txirrindularitza, kirola bera, ezagutzeko nondik norakoak irakastea .

Ikastaroak:

  • Bizikleta: garraiorako ibilgailu.
  • Bizikleta konpontzen.
  • Bide segurtasuna bizikletan.
  • Nire bizikleta ezagutzen.