Datorren astelehenean, martxoaren 13an, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelatako ikasleak Ajangizeko Lurraska baserri eskolara joango dira. Bertan, baserri giroan murgildurik, lan egiteko eta natura ezagutzeko aukera paregabea izango dabe. Lurraskako etxabereak ezagutuko dabez, korta barrukoak zein larretan dagozanak. Ortu eremua ere landuko dabe baina negutegi barruan. Eta azkenik, erroskilen tailerra, osagai naturalak erabiliz, pausuz pausu erroskilak egingo dabez.
Egun ezin hobea igarotzeko aukera ederra!!!
Behiak korta barruan.
Oiloak oilotokitik kanpo.
Erroskila gozoak prestatzen!